castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Informazio orokorra :: Gure konpromisoak :: Laneko Arriskuen Prebentzioa

Laneko Arriskuen Prebentzioa

Laneko segurtasun eta osasunari buruzko ezagutza hedatzea eta prestakuntza ematea oraindik ere jorratu behar den oinarrizko pilarea da. Epe ertain/luzean egin behar da lan egungo haur eta gazteekin, laneko segurtasun eta osasunarekin lotutako balioak indartuz eta, arriskuaren pertzepzioa hezkuntzaren oinarritik landuz. Horrek, etorkizunean, gizarteak kontzientzia handiagoa izaten lagunduko du eta, azken finean, gizarte seguruagoa izatea ekarriko du.

Haurtzarotik arriskua hautematearen kultura indartzeko helburuz, ikastetxeetan prebentzioarekin lotutako balioak helaraztearen garrantzia prestakuntzarekin zerikusia duen alderdi gakoetako bat da.

Zentzu honetan, Lea Artibai Ikastetxeak urteak daramatza prebentzio-kultura sustatzeko barrurako zein kanporako egitasmo ugari abian jartzen. Lea Artibai Ikastetxeko webgunean egokitu dugun LAI-LAP txoko honen bitartez, horien guztien berri ematen saiatuko gara.

EMAN IEZAIOZU BEGIRADA BAT!!

ZERBAIT INTERESGARRIA BILATZEN BADUZU, HARTU ETA ERABILI!!

 

Aurkezten diren edukien inguruan dudarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta argitzen ahaleginduko gara.

Hona hemen helbidea: ibeitia@leartik.com

 

Gazte Preben

Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS