castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

Berriak

Urtea



2018/10/23

Elikagaietako ikasleak teknika tradizionalak garatzen

Iazko ikasturtean Elikagien industriako prozesuak eta kalitatea, goi mailako Lanbide Heziketako ikasleek, antxoak gatzetan jarri eta hilabete hauen ondoren, maiatzean hasitako prozesuari bukaera eman diote, analitika egin eta kontsumitzeko seguruak direla bermatu ere bai.

[+]


2018/10/22

Colombiatik, Mundukide Fundazioaren eskutik Lea Artibai Ikastetxera

Mundukide Fundazioa, Mondragoi Taldeko pertsonek 1999 urtean sortu zuten, herrialde ezberdinetan lankidetza proiektuak egiten dituzte. Hauetariko bat, Colombiako nekazal garapenerako eredu berri baten eraikuntza da.

[+]


2018/10/17

Leartiker nazioarteko erakusleiho garrantzitsuenetan: FAKUMA eta DIGIMATUM2018

Leartikerrek Alemanian urtero ospatzen den plastiko prozesamendu industrialaren alorreko FAKUMA azokan parte hartu du laugarrenez. Zentro Teknologikoak polimeroen alorrean dituen espezializazio teknologikoak aurkeztuko ditu, bereziki bi alorretan: lightweight produktuak eta kautxuetan neke joeraren aurreikuspena. Urriko bigarren astean Pragan ospatu zen Digimat software erabiltzaileen azokan ere parte hartu du Leartikerrek.

[+]


2018/10/16

AEROCAR proiektuko bazkideen bosgarren bileran prototipoen aurrerapenak azaldu zituen bazkide bakoitzak

Joan den urriaren 2an AEROCAR proiektuko bazkideak Leartikerrek Markina-Xemeinen dituen instalazioetan batu ziren proiektuaren azken fasean jarraitu beharreko pausuak zehazteko. Momentu honetan bazkideek prototipoen garapenean lanean jarraitzen dute, aeronautikaren eta automozioaren sektoreko enpresa ezberdinekin elkarlanean. Horregatik, bazkide bakoitzak bere prototipoaren azken aurrerapenak eta berrikuntzak azaldu zizkien gainerakoei, erabiltzen ari diren metodo eta teknologiak azaldu eta ideia ezberdinak eztabaidatzeko.

[+]


2018/10/16

Zigor Akarregi gure ikaslea, HIZKELAN 3 jardunaldian

Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Goi Mailako zikloko Zigor Akarregi gure ikaslea HIZKELAN jardunaldiko mahai-inguruan aritu da, HELDU EUSKARARI LANEAN, Lanbide Heziketan eta enpresa munduan euskera sustatzeko ekimena.

[+]


2018/10/16

Mantentze elektromekanikoa Erdi Mailako zikloa eskeintza partzialetik

Kualifikazio-maila hobetu nahi eta erregimen arrunteko programazio-ordutegia bete ezin duenak Lanbide Heziketa moduluka egiteko eta modulu horiek banan-banan ziurtatzeko aukera da Eskaintza Partziala.

[+]


2018/10/15

Salda Badago proiektua, oilo salda baino zerbait gehiago

Azken hilabeteotako lanaren ondorioz jada merkaturatuta dauden hainbat produktu garatu dira Salda Badago proiektuaren baitan. Oleta Baserria, Oilobide, Elvira SL eta Leartiker elkarlanean aritu dira proiektuaren garapenean.

[+]


2018/10/08

Hondakinei buruzko ingurumen-hezkuntzarako bisita

Alonsotegiko Artigas bidean kokatuta dagoen Artigas-Arraizen, hondakinei buruzko ingurumen-hezkuntzarako Bizkaiko Zentroa ikusten izan dira Elikagaien Industrietako bigarren mailako ikasleak.

[+]


2018/10/04

Leartiker gradu optikoko silikona lantzen hasiko da HEALTH LSR proiektuaren baitan

Leartiker kalitate optikoa duen silikona lantzen hasiko da Health-LSR proiektuaren baitan. Helburua molde prototipo bat diseinatu eta garatzea izango da, material honen abantailak frogan jartzeko eta sortutako ezagutza silikona likidoaren partzuergoan eskuragarri jartzeko.

[+]


2018/10/02

Leartikerrek UNE 166002 ziurtagiria lortu du bere I+G+b kudeaketa sisteman

Leartikerrek UNE16602 ziurtagiria lortu du ikerketa, garapen eta berrikuntza prozesuak modu eraginkorrean eta kalitatez gauzatzen dituen zentroa dela bermatuz.

[+]


2018/10/01

Aizeti Burgoak konferentzia aurkeztu du Polimeroetan Espezializatutako Espainiako Taldeak antolatutako XV. Kongresuan

Leartikerreko lankide Aizeti Burgoak ?Effect of carboxylated HNBR content on the compatibilization of PA6/HNBR immiscible blends. Analysis of morphology, viscoelastic behavior and mechanicals properties? konferentzia eman du Polimeroetan Espezializatutako taldeak (Espainako Kimika eta Fisikako Sozietateen talde bereziak) antolatzen duen XV. Kongresuan.

[+]


2018/09/25

MONS gazta afinatzaileen egoitzan esperientzia aparta

MONS gazta afinatzaile ospetsuen egoitzan astebeteko egonaldia burutzeko aukera izan dugu. Malen izan da bertan, gaztak nola afinatzen diren ikusi eta ikasten. Ontze kamara eta kobazuloetan, gazta mota bakoitzaren ezaugarri organoleptikorik onenak lortzeko aplikatzen duten lan metodologia ezagutu eta praktikatzeko aukera izan dugu. Ekintza INNOLACT proiektu europearraren baitan gauzatu da.

[+]


2018/09/24

MUBEA-INAUXA enpresarekin elkarlanean

Amurrion kokatuta dagoen MUBEA-INAUXA, automobilaren industriarako osagaien ekoizpenean espezializatuta dagoen enpresarekin Kontratatzeko konpromisodun ikastaroa emango dugu.

[+]


2018/09/24

Emozioen kudeaketa eta komunikazioa enpresan

Etengabeko prestakuntzan, SELFCOACHING PROGRAMA EXEKUTIBOA ematen ari gara, honen barruan atal ezberdinak daude eta honakoan Emozioen kudeaketa eta enpresa komunikazioa zatia jorratu da.

[+]


2018/09/19

BEKA ez unibertsitarioak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako 2018-2019 ikasturterako deialdia kaleratu du.

[+]


2018/09/12

Lanbide Heziketako lehen klase eguna

Talde lana bultzatuz hasi dute ikasturtea Lanbide Heziketako talde guztietako ikasleek.

[+]


2018/09/05

Mugarik gabeko prestakuntza

Eusko Jaurlaritzak, TKNIKAren bitartez, Mexikoko Guanajato estatuan kokatuta dauden euskal enpresetako langileak prestatzeko programa bat hitzartu dute, alianza honi esker 10 mexikar izango ditugu 4 hilabetetan zehar gure artean.

[+]


2018/09/04

2018-19 ikasturte hasiera

Batxilergo eta Lanbide Heziketako aurkezpen eguna irailaren 6an, ostegunean, izango da: 9:15etan Batxilergo eta Erdi Mailako zikloetakoak eta 9:45etan Goi mailakoak.

[+]


2018/07/17

Leartiker Madrilgo Salón Gourmet azokan izan da

Maiatzaren 7tik 10era Madrilgo Salon Gourmet azoka interesgarria bisitatzen egon ziren Leartikerreko ikerlariak. Besteak beste, bere 32. edizioa ospatu zuen azoka honek elikagai berritzaile ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea eskaini zien bertaratuei. 40.000 produktu inguru, mila erakusle baino gehiago, nazioarteko bisitariak... ez dago dudarik azoka hau luxozko produktuen erakusleiho nagusietakoa dela. Azokan ikusitako esneki berritzaileak kontuan hartu dira INNOLACT proiektu europearraren baitan lanean jarraitzerako orduan.

[+]


2018/07/17

Lanbide Heziketaren laneratze tasa lanpostu industrialetan ia %100ekoa izan da Lea Artibain 2018an

Lea Artibai ikastetxean graduatutako 10 ikasletik 9 lanean daude gaur egun eta horien %84a eurek ikasitakoan ari dira. 2017-18 ikasturtea bukatzear dela jasotako datuen arabera.

[+]


2018/07/11

Leartikerrek garatutako produktuak Euskadiko Kluster Egunean

Leartiker bidelagun izan duten hainbat enpresen produktuak ikusgai egon dira Kluster Eguneko Berrikuntza Txokoan, esaterako Ekotarriko, Bizkarra, Harakai, Lokate, Baskaran eta Sakona.

[+]


2018/07/10

Hedapenerako jardunaldi teknologikoa

Uztailaren 12an Lea Artibai Ikastetxea, P.I. Txorierri eta MGEP Mondragon Goi Eskola Politeknikoak garatutako - 3D Printed Materials - proiektuaren aurkezpenari ekingo zaio, Lea Artibaieko instalazioetan.

[+]


2018/07/09

INNOLACT proiektuko transferentzia teknologiko saioak martxan

Lehen transferentzia saioa gazta urdinaren teknologiaren ingurukoa izan zen. Bigarrenean, gazta hilatuen gaia landu zen.

[+]


2018/07/06

Bizkarrak LEARTIKERrekin batera garatutako azukre gehiturik gabeko izozkiak salgai daude dagoeneko

Bizkarrak merkaturatu berri duen azukre gehiturik gabeko izozki gama berria Leartikerrekin batera garatutako Gelfree berrikuntza proiektuaren baitan egindako lanaren emaitza da, Eusko Jaurlaritzaren I+G+b dirulaguntzaren bidez finantzatu dena.

[+]


2018/07/05

Bukatu da ?Afinazio prozesuaren eta gazta afinatzaile-irudi garapena? proiektua

Afinazio prozesuaren eta gazta afinatzaile-irudi garapena proiektuaren helburu nagusia gaztandegi tradizionaletan gazta afinatzailearen irudia txertatzea izan da, mota ezberdinetako eta balio erantsiko gazta afinatuak lortzeko.

[+]


2018/07/04

UEMA-k gure 3 ikasle elkarrizketatu ditu

UEMA-k, Bizkaiko arnasguneen adibide gisa gure ikasleak elkarrizketatu ditu, Maialen Arrieta, Iñaki Arauko eta Asier Urruzuno, ia %100ean euskaraz bizi diren gazteak bezala.

[+]


2018/07/03

Aerocar proiektuko hirugarren faseko dokumentuak eskuragarri daude

Automobilgintzaren eta aeronautikaren sektoreetako tendentzien, material erabilienen eta eskuragarri dagoen teknologiaren analisi bat egiteko balio izan zuten lehen bi faseen ondoren, orain hirugarren faseari dagozkion dokumentuak ere kontsultatu daitezke webgunean. Fase honen helburu nagusia bi sektoreen arteko transferentzia teknologikoa egiteko material eta prozesu teknologiko interesgarri eta bideragarrienak aukeratzea izan da.

[+]


2018/06/29

Elikagaietako txileko programaren diploma banaketa

Txileko gobernuak emandako bekari esker Elikagaien Zientziak eta Bioteknologia programa egin duten 7 partaideek bukatu dute trebakuntza. Urrian etorri ziren, 9 hilabetetan zehar prestatu dira gurean eta enpresetan ere praktikak burutu dituzte.

[+]


2018/06/28

Bukatuta da TEP programaren 3. edizioa

Ekainaren 22an Leartiker eta Lea Artibai Ikastetxeak antolatutako eta Europako Gizarte Funtsak (EGF) finantzatutako Technology Entrepreneurship Program (TEP) formazioaren 3. edizioari bukaera eman zitzaion diploma banaketarekin.

[+]


2018/06/27

Leartiker Health espezializazioarekin erlazionaturiko bi ekitalditan izan da

Azken egunetan Leartikerrek bi ekitaldi garrantzitsutan parte hartu du. Lehenbizi ekainaren 14an Engel enpresak antolaturiko med.con jardunaldian izan zen. Bertan injektoreak ekoizten dituen enpresa Austriar honek medikuntza sektorerako dituen makinak aurkeztu zizkien Espainian sektore honetan lan egiten duten enpresei. Guztira 52 partaide egon ziren, eta Leartikerrek Health-LSR proiektua aurkezteko aukera izan zuen.

[+]


2018/06/26

GAXUREren merkaturatzea bultzatzen duen kooperazio proiektuak martxan jarraitzen du

Leartiker Gaxureren merkaturatzea bultzatzeko lankidetza proiektu batean parte hartzen ari da Eusko Jaurlaritzaren 2016ko Kooperaziorako diru-laguntzaren baitan. Zentro teknologikoarekin batera proiektu honetan parte hartzen dute Lea-Artibai Landa Garapen Elkarteak, Esnetik Kooperatibak, Santamañe Elkarteak, Saltsan Katerinak eta Bilboko Alde Zaharreko Merkataritza Elkarteak ere.

[+]


2018/06/25

Kautxuaren neke jokaera astea arrakastatsua Leartikerren Endurica-ko Will Mars doktorearen eskutik

Joan den maiatzaren 21etik 25era Kautxuaren neke jokaera astea ospatu zen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Aste horretan zehar Endurica-ren sortzaile eta zuzendaria eta Leartikerren partner-a den Will Mars doktoreak kautxuaren akats mekanikei buruzko bi ikastaro espezializatu eskaini zituen.

[+]


2018/06/19

DUAL-eko ikasleen diploma banaketa

Lanbide Heziketa DUAL sisteman (ikasketak eta lana uztartuz) egin duten ikasleei diplomak banatu dizkiegu. Automatizazioa eta Robotika Industriala goi mailako zikloa egin duen Gorka Elezgaraik jaso du Ohorezko diploma.

[+]


2018/06/13

Batxilergoko ikasleak multiabenturako irteeran

Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak gorputz hezkuntzako irteera izan dute, bi egunetan Huescan izan dira eta ekintza ezberdinen artean rafting eta hidrospeed egin dute.

[+]


2018/06/07

Lanbide Heziketako diploma banaketa

2017-2018 promozioko Goi eta Erdi mailetako Lanbide Heziketako bederatzi ziklotako diploma banaketa ekitaldia ospatu dugu.

[+]


2018/06/05

30. BIEMH-ra bisita

Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleak izan dira, maiatzaren 28tik ekainaren 1era ospatu den BIEMHren 30. edizioan, 1.200 makina eta 347 berrikuntza aurkeztu zituzten 144 enpresek, aurrekaririk ez duen sektorearen erakusleiho bilakatu delarik mundu mailan.

[+]


2018/05/25

Zuontzat LAI aldizkaria - 2018ko maiatza

Lea Artibai Ikastetxeko berriak eta ekintza ezberdinak jasotzen dituen aldizkaria dugu Zuontzat LAI. Ale hau 2017-18 ikasturteko bigarren seihilabetekoari dagokiona da.

[+]


2018/05/24

Desfibriladorearen erabileraren ikastaroa

Bihotzeko gaixotasunak dira Estatu mailan heriotzen lehenengo zergaitia. Desfibrilazio goiztiarrak, maniobra eraginkorrarekin batera, bizitza salbatu dezake. Gero eta leku publiko gehiagotan daude KANPOKO DESFIBRILADORE AUTOMATIKOAk, gure ikastetxean ere jartzekoak gara eta erabiltzen jakitea anbulantzia heldu bitartean funtsezkoa izan daiteke. Hau dela eta KDA-ren erabileraren ikastaroa izan dugu.

[+]


2018/05/23

TEP programaren laugarren edizioan izena emateko epea zabalik

Tecnológico Nacional de Méxicorekin sinatutako hitzarmen bati esker eta programan parte hartzen duten enpresa kopurua geroz eta handiagoa dela kontutan hartuta, aurtengo edizioa inoizko jendetsu eta nazioartekoena izango dela aurreikusten dute antolatzaileek.

[+]


2018/05/22

Laneko prestakuntza eta orientabideko ikasgaitik epaitegiak ikustera joan dira

(FOL) Laneko prestakuntza eta orientabidea ikasgaiaren baitan, Beroa Sortzeko Instalazioak eta Administrazioa eta Finantzak taldeko ikasleak, Lan Saileko epaitegian izan ziren, adiskidetze-orria non eta nola aurkezten den ikusten eta Lan auzitegietan epai bat ikusten.

[+]


2018/05/22

Elikagaietako ikasleak ZALLO enpresan izan dira

Elikagaien Industriako prozesuak eta kalitatea goi mailako lanbide heziketako ikasleak Bermeon kokatuta dagoen ZALLO arrain kontserben enpresan izan dira.

[+]


2018/05/17

Lea Artibai Ikastetxeak eta Fundación Laboral de la Construcción erakundeak lan arriskuak saihesteko formakuntza hitzarmena sinatu dute

Metaleko konbenioa duten enpresak laneko arriskuen prebentzioan trebatzeko, Lea Artibai Ikastetxeak hitzarmena sinatu du Fundación Laboral de la Construcción erakundearekin. Eskualdeko 500 langile baino gehiago trebatu beharko da, 2017ko ekainaren 19an BOEn argitaratutako Metaleko Industria, Teknologia eta Zerbitzuen sektoreko II.Estatuko Hitzarmenaren arabera.

[+]


2018/05/08

Mekatronikako ikasleak CMZ enpresan izan dira

Mekatronika Industriala Goi Mailako zikloko ikasleak CMZ Seuner Fabricados S.L. enpresak Mallabian kokatuta duen planta bisitatu dute.

[+]


2018/05/07

Leartikerrek eta Tecnológico Nacional de México en Celaya-k lankidetza hitzarmen bat sinatu dute

Joan den apirilaren 18an TECNM Celaya eta Leartikerrek lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten jatorri mexikarreko profilak erakarri eta trebatzeko helburuarekin, Leartiker eta Lea-Artibai ikastetxeak sustatu eta gidatzen duten TEP formazio programan parte hartu dezaten.

[+]


2018/05/04

Leartikerrek antolatutako Polymers & Medical Applications jardunaldiaren seigarren edizioa ospatu zen apirilaren 27an

Polymers & Medical Applications jardunaldiaren seigarren edizioa ospatu zen apirilaren 27an Leartikerren. Osasunaren sektorean polimeroek eta teknologia berriek eskaintzen dituzten berrikuntzak eta aukerak aztertzeko helburua duen jardunaldi hau urteroko hitzordu garrantzitsu bilakatu da sektore hauetan interesatuta daudenentzat.

[+]


2018/05/04

EHU-ko Medikuntzako 5. mailako ikasleek bisitatu gaituzte

2018ko apirilaren 26an, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Graduko 5. mailako ikasleak Lea Artibai Ikastetxeko eta Leartiker-eko Elikagaien Teknologia Arloko ikerketa zentroa ezagutzera etorri dira

[+]


2018/05/03

Innolact proiektuaren baitan lehenengo trasferentzia teknologiko saioak burutu dira

Apirilaren 25,26 eta 27an esneki ekoizleek gazta urdinen ekoizpenaren inguruko ezagutzak bereganatu eta sendotzeko,Innolact proiektuaren baitan lehen transferentzia teknologiko saioa burutu da Donapaleun

[+]


2018/04/27

Kultura ondarea

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika eta Hezkuntza Sailek Euskal Kultura Ondarea zabaltzeko bideo-lehiaketa, antolatu dute. Batxilergoko gure ikasleek parte hartu dute bertan.

[+]


2018/04/25

ISO-13485 estandarraren araberako filamentazio instalazio berria

HEALTH eta ADDITIVE MANUFACTURING espezializazioak bultzatzeko, Leartikerrek FDM filamentazio instalazio oso bat garatu du bere ISO 7 sala garbian, ISO-13485 estandarra betetzen lan egitea ahalbidetuko diena.

[+]


2018/04/24

Lan Arriskuen Prebentzioko jardunaldia

Estatuko Metal Konbeniotik eratorritako Laneko arriskuen prebentzioko prestakuntzari buruzko informazio jardunaldia izango dugu, maiatzaren 17an.

[+]


2018/04/24

Leartikerrek, Bilbao Basurto ESIak eta BIOEFek hitzarmen bat sinatu dute aparatu digestiboko kirurgiarako gailu berrien inguruko ikerketa proiektu bat garatzeko

CIDI 3D: gailu berrien fabrikazio aurreratua fistulak edo ostomiak dituzten pazienteentzako izenburupean, proiektuaren helburu nagusia paziente bakoitzaren abdomen-paretaren ezaugarrien araberako ostomia poltsa pertsonalizatuak diseinatzea izango da, eta baita poltsak urteetan zehar pazientearen pareta abdominalaren konfigurazioa jasaten doan aldaketetara egokitzen joatea ere.

[+]


2018/04/23

Polymers & medical applications jardunaldiaren seigarren edizioa ospatuko da Leartikerren apirilaren 27an

Datorren apirilaren 27an Polymers & Medical Applications jardunaldiaren seigarren edizioa ospatuko da. Osasunaren sektorean polimeroek eta teknologia berriek eskaintzen dituzten berrikuntzak eta aukerak aztertzeko helburua duen jardunaldi hau, urteroko hitzordu garrantzitsu bilakatu da sektore hauetan interesatuta daudenentzat.

[+]


2018/04/20

Will Mars adituak kautxuaren neke jokaerari buruzko bi ikastaro espezializatu eskainiko ditu Leartikerren

Hurrengo maiatzaren 21etik 25era Lea-Artibai Berrikuntza Gunea Kautxuen neke jokaera astearen agertokia izango da. Leartiker eta Endurica-ren ekimen honek bi ikastaro espezializatu eskainiko ditu, kautxuaren akats mekaniketan mundu mailako aditua den Will Mars doktorearen eskutik, Leartikerren partner-a eta Enduricaren fundatzaile eta zuzendaria.

[+]


2018/04/19

Debate filosofikoak 2018

Batxilergoko ikasleek Debate Filosofikoak burutu dituzte, oso irakaspen ona izan da: jendaurrean hizketan aritu dira, informazioa bilatu behar izan dute, gai baten defentsa prestatu, besteen ideiei kontra egin,... eta esan beharra dago ikasleek ondo erantzun dutela, abilak benetan gure gazteak!!!

[+]


2018/04/11

Udaberri Festa 2018

Martxoaren 23an ospatu genuen aurtengo ikasturteko Udaberri Festa, dena behar bezala aurrera ateratzeko ikasle eta irakasleen partaidetza ezin bestekoa izan zen. Jai giro onean igaro genuen eguna.

[+]


2018/04/10

Esnekien sektoreko kooperazio proiektuen emaitzak merkatuan ikusgai

Eusko Jaurlaritzaren 2016ko Kooperaziorako diru-laguntzaren baitan esnekien espezializazioan garaturiko bi proiektuetan (Esnekien elaborazioa esne likidoaren alternatiba gisa eta Ahuntz esnedun gazta eta esnekiak) 6 enpresekin dibertsifikazio proiektuak landu ditugu, guztira 12 produktu desberdin garatuta.

[+]


2018/03/27

Leartiker GUSTOKO AZOKA 2018 bisitatzen, Elikagaien Kalitatearen eta jatorrira erakusleiho dituen Azoka

Martxoaren 2tik 4ra GUSTOKO AZOKA antolatu zen Barakaldoko BECen. Elikaduraren sektorea nahiz artisau produktuak bultzatu nahi dituen azoka gastronomikoa da Gustoko, elikagaien kalitate eta jatorrira erakusleihoa izan nahi duena.

[+]


2018/03/23

GAXURE aurkeztu dugu Bilboko Los Fueros jatetxean Paul Ibarreraren aplikazio kulinarioak dastatuz

Martxoaren 22an Bilbon Paul Ibarra sukaldariak gidatzen duen jatetxean GAXURE produktua aurkeztu dugu eta gaxurerekin hainbat errezeta landu ditugu

[+]


2018/03/23

ATE IREKIEN JARDUNALDIA

Lanbide Heziketako hezkuntza eskaintza aurkezteko maiatzaren 10ean, 15:30etatik 18:30etara Ate Irekien jardunaldia izango dugu. Hona hemen laburpen bideo bat

[+]


2018/03/21

Innolact POCTEFA proiektuko bazkide bilera egin da Arkauten

Martxoaren 15ean INNOLACT proiektuko bazkide bilera egin da Arkauten proiektuaren baitan martxan dauden lan ildo estrategikoen jarraipena egiteko asmoz.

[+]


2018/03/16

Batxilergoko ikasleak Bilbon antzerkian

Literatura unibertsala ikasgaiarekin lotuta Bilboko Campos Eliseos antzokian izan dira Batxilergoko Giza-Gizarte Zientzietako lehenengo mailako ikasleak, ÍTACA. EL RETORNO DE ODISEO antzezlana ikusten.

[+]


2018/03/16

Lanbide Heziketako ikasleak Lantokiko Prestakuntzara

Lea Artibai Ikastetxetik 72 ikasle joango dira 49 enpresa ezberdinetara Lantokiko prestakuntzako praktikaldiak burutzera, Erdi Mailakoak martxoaren 14an hasi ziren eta Goi Mailakoak datorren astelehenean, martxoaren 19an hasiko dira, ikasle hauetatik 6 atzerrira doaz beraien praktikaldia egitera.

[+]


2018/03/15

Elikagaietako gure adituak EITB-ko Atera Kontuak saioan

ETB1-eko Atera kontuak saioko kazetariak izan dira gure instalakuntzetan Listeriaren inguruan informazioa jasotzen, bertan Naia Andonegi Leartikerreko Elikagaiak alorreko arduradunarekin eta Igor Agote Elikagaien Industriako prozesuak eta kalitatea goi mailako zikloko irakaslearekin elkarrizketatu ziren.

[+]


2018/03/15

Administrazioa eta Finantzak zikloko ikasleak Madrilen

Otsailaren 28tik martxoaren 2ra Madrilen izan dira Administrazioa eta Finantzak goi mailako zikloko ikasleak, klasean teorian ikasitakoa bertatik bertara ikusteaz gain Madril ezagutzeko aukera ere izan zuten.

[+]


2018/03/13

Leartiker GAXURE-ren txokoan Durango Ardo Saltsa 2018 Azokan

GAXUREk presentzia izan du aurten ere Durangoko Ardo Saltsa 11.Edizioan eta Leartiker egon da produktua ezagutzera emateko jarritako txokoan.

[+]


2018/03/09

Malen Sarasua Frantziako ACADEMIE OPUS CASEUSen gazta teknologiako ezagutzak sakontzen

Malen Sarasua 2 astetan zehar gaztagintzaren inguruko teknologiaren inguruan ezagutza sakontzeko 2 ikastaro jasotzen egon da Frantzian

[+]


2018/03/08

EAEko 40 harakinek bat egin zuten asteartean Leartikerrek antolatutako jardunaldian

Asteartea, martxoak 6, Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunea Euskal Herriko harakinen elkargune bilakatu zen. Berrikuntza txikizkako haragi merkataritzaren sektorean izenburupean ospatu zen jardunaldian Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 40 bat harakin batu ziren, Leartiker zentro teknologikoak antolatutako askari teknologikoa arreta handiz jarraitzeko.

[+]


2018/03/06

Mikel Isasi doktore berria

Jon Anakabe lankideak bere tesiaren baitan idatzitako PLA materialean oinarritutako artikulua publikatu dute Polymer International aldizkarian, QI kategoriako publikazio moduan sailkatuz.

[+]


2018/02/28

Batxilergoko ikasleak soinu-arteko tailer batean

Literatura unibertsala ikasgaia ikasten ari diren batxilergoko lehenengo mailako ikasleak Bilboko Azkuna Zentroan izan dira, Musika esperimental eta soinu-artearen hastepenetako tailer batean.

[+]


2018/02/28

Otsailak 28, klaseak bertan behera

Eguraldia dela eta gaur Otsailak 28 goizeko klaseak bertan behera utziko dira. Gaurko azterketak biharko egunean egingo dira.

[+]


2018/02/22

Elikagaien Teknologietako ikasleak BCC-n izan dira

Goi Mailako zikloko eta Txileko -Ciencia y Biotecnología de los alimentos- programa egiten dauden Elikagaien Teknologietako ikasleak Basque Culinary Center (BCC) bisitatu dute, Mondragon Unibertsitateak bertan eskaintzen ditu, besteak beste, Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Gradua, Masterrak eta profesionalentzako formakuntza ere.

[+]


2018/02/20

FAGOR EDERLANeko profesionalak LEAN metodologian trebatzen

Ikastaroak prozesuen eraginkortasuna hobetzeko gakoak jorratu ditu eta Lean praktiken bidez kostuak nola murriztu erakusten du. EAE-ko eta Nafarroako fabrika ezberdinetako 16 profesionalek hartu dute parte prestakuntzan.

[+]


2018/02/09

Victor Küppers - Ilusio ponpak 2018

Ilusio ponpen 7. edizioan Victor Küppers izan dugu, oso arrakastatsua izan delarik, jardunaldia bi saiotan banatuta egon da, lehena enpresa munduko jendearentzat eta bigarrena ikasle-irakasleentzat. Jarrera positiboa dela berezi egiten gaituena eta bakoitzaren aukera dela pozik bizitzearena.

[+]


2018/02/07

Lanbide Heziketako ikasleak ekonomia jasangarria sustatzen

Gure Elikagaien Industrietako lanbide heziketako ikasleak, Derioko Nekazaritza eskolak eta Leioa, Artxanda eta Galdakaoko ostalaritza eskoletako ikasle eta irakasleek Ekonomia Jasangarrian oinarritutako proiektu bat egin dute elkarlanean.

[+]


2018/01/31

Leartikerrek EROSKIk antolaturiko osasunaren eta jasangarritasunaren inguruko jardunaldian parte hartu du

Urtarrilaren 16an Elorrion ospatutako jardunaldi interesgarria batean,osasunaren eta jasangarritasunaren inguruan identifikatu dituen 10 lan ildo estrategikoak aurkeztu zituen.Gainera ildo estrategiko hauek jardunaldiko parte hartzaileekin kontrastatu eta aberastu nahi izan zituen, eta horien artean izan zen Leartiker ere.

[+]


2018/01/29

Etorkizuneko harategiak eraikitzen sormen saioa antolatu du Leartikerrek

Harategietan egiten diren berrikuntza, dibertsifikazio eta kalitatearen hobekuntzarako kooperazio proiektuaren baitan, bazkide diren harategiei bideratutako etorkizuneko harategiak eraikitzen sormen saioa antolatu zen Leartikerren joan den azaroaren 17an.

[+]


2018/01/29

Polimeroen edo elikagaien teknologiako I+G+b proiekturen bat garatzeko interesa badaukazu jarri gurekin kontaktuan!

SPRI eta Bizkaiko Foru Aldundiak laguntza programak jarri dituzte martxan

[+]


2018/01/29

HEALTH LSR proiekturako erabilgarria izango den makina bat eskuratu du Leartikerrek

Boy etxeko silikona likidozko inyektore txikia eskuratu du Leartikerrek

[+]


2018/01/29

HEALTH LSR proiektuko lan taldea Iruñean elkartu da

Urtarrilaren 24an HEALTH LSR proiektuan parte hartzen duen partzuergoa Iruñean elkartu zen urteko lehen bilera ospatzeko eta 2018ko ekintza plana definitzeko.

[+]


2018/01/25

Logistikako programako txiletarrak enpresak bisitatzen

Txiletik etorritako Supply Chain Management programako ikasleak Itziarren kokatuta dagoen REINER, industriako osagaiak egiten dituen enpresa eta Bilboko portuko NOATUM, Europar Hegoalde Atlantikoko edukiontzi terminal handienetako enpresak bisitatu dituzte.

[+]


2018/01/24

Leartikerrek Innolact proiektuaren barruan lanean jarraitzen du

Innolact POCTEFA proiektuaren baitan Kataluña, Frantzia eta Euskadi esneki sektoreko artisauko ekoizleeri bideraturiko hainbat ekintza eta dokumentu garatzen ari dira.

[+]


2018/01/24

Malen Sarasua Txilen dago Halloumi gaztaren elaborazio prozesua garatzen

Finca Agrícola Las Mercedes de Chiriuco gaztandegian lanean ari da Malen aste honetan, gazten ketze prozesua egokitzen eta Halloumi gaztaren ekoizpen prozesua garatzen.

[+]


2018/01/22

Leartikerrek eta Lea Artibai Ikastetxeak zuzentzen duten TEP programa bere 3. edizioan murgilduta dago eta laneratze datu oso onak eskaintzen ditu

Fase teorikoa bukatu ostean 3. edizioko ikasleek lanean dihardute 7 hilabeteko lan-praktikak egiten enpresa ezberdinetan. TEP programaren bigarren edizioan ikasleen %70ak lanpostu bat lortu zuen programa bukatu bezain laister, eta datu hori %85era iritsi zen sei hilabete pasa ondoren.

[+]


2018/01/17

SPRIk Leartiker bisitatu du

Alexander Arriola (Zuzendari nagusia), Iñaki Tellechea (Promozio Ekonomikoko zuzendaria) eta Aitor Cobanera (Teknologia eta Berrikuntza zuzendaria) izan dira Leartikerren.

[+]


2018/01/17

CAMBRIDGE ENGLISH azterketen martxoko deialdia

Lea Artibai Ikastetxea Cambridge-eko ?Exam Preparation Centre? da eta martxoko azterketak egiteko deialdia zabalik urtarrilaren 26ra arte.

[+]


2018/01/10

Ilusio ponpak 2018

Otsailaren 8an izango da Ilusio Ponpak Jardunaldia goizeko 11:30etan hasi eta 13:00ak arte. Zazpigarren aldiz antolatzen dugu enpresa mundura zuzenduriko jardunaldia, krisiari baikortasunez aurrera egiteko asmoarekin sortu genuena.

[+]


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 


Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS