castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

Leartikerrek idatzitako 9 artikulu zientifiko nazioarteko aldizkari ospetsutan

2018/11/26

Leartiker ZTBES-eko (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea) kidea da. Leartikerren eginkizuna, Polimeroen Teknologian eta Elikagaien Teknologian ezagutzaren transferentzia egokia egitea da, inguruko enpresak lehiakorrago izan daitezen.

Horretarako ezinbestekoa da ezagutza sortzea eta jakintza eta teknologia enpresetara zabaldu eta transferitzea. Ezagutzaren sorrera bultzatzeko, doktoretza tesiak eta barne proiektuak burutzen ditu Leartikerrek. Lan hori ezagutzera emateko, azken urteotan nazioarteko aldizkari ospetsuetan publikazioak argitaratu ditu Leartikerrek.

2015eko uztailean Leartiker Koop Elkartea sortu zenetik, 9 artikulu argitaratu dira nazioarteko aldizkarietan. Horietako 3 Q1 mailan sailkatutako aldizkarietan eta beste 6 Q2 mailakoetan. Aldizkari batek Q1 maila izateak adierazten du gai horretan dauden aldizkari guztietatik lehenengo %25en artean dagoela, eta erreferentziazkoa dela. Q2- maila, aldiz, lehenengo %25tik %50era bitartean kokaturiko aldizkariek osatzen dute.

Artikulu zientifikoez gain, ikerketa lanak kongresuetara bideratzen dira bertan hainbat ikerlarirekin iritziak alderatzeko. Bidalitako lanak onartuak izateko komite zientifikoak oniritzia eman behar du. Leartikerren sorreratik 26 lan aurkeztu dira hainbat kongresu ezberdinetan.

2015. urtean Leartikerrek Materialen Zientzia eta Teknologiaren 3. kongresua antolatu zuen eta 100 ikerlari baino gehiago etorri ziren Markina-Xemeinera. Aurten CEIT eta Nafarroako Unibertsitatearen artean antolatu da 4.edizioa Donostian. Bertan, komite zientifiko iraunkor bat osatzea erabaki da. Komite zientifiko hau orain arte kongresuaren antolatzaile izan diren erakundeez gain (CEIT, Mondragon Unibertsitatea, Polymat eta Leartiker), beste bi enpresek ere parte hartuko dute.

Artikuluak ikusteko esteka: https://goo.gl/UPocSG


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 

Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS