castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

Batxilergoko ikasleak hondakinen kudeaketa ezagutzen

2018/12/11

Hasteko hiri-hondakinei buruzko azalpenak jaso zituzten ingurumen-hezkuntzarako instalazioetan gero, tailerrak, ikus-entzunezko proiekzioak eta erakusketa interaktiboko bisita izan zuten, prozesu guztia hobeto ulertzeko (jatorria, kudeaketa eta tratamenduak, baita horren aprobetxamendua eta behar bezalako deuseztatzea ere). Bisita gidatua, etxeko hondakinen kudeaketa integralari buruzkoa izan zen, zabor ezberdinak nola bereizi eta nola identifikatu, errefuxa nola bildu eta azkenin nola heltzen den Alonsotegiko hondakingunera, zer nolako tratamenduak jasaten dituen etab ikusi ahal izan zuten.

Irteera honek ikasleei zer pentsa handia eman zien, gaur egun sortzen dugun zabor kantitate izugarria ikustean, eta nola apurka apurka mundua zaborrez betetzen goazen ikusteak, baita ikasgelan ikusitako kontzeptu batzuk osatzeko ere baliagarria izan zitzaien.


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 

Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS