castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

Arteko ikasleak Guggenheim museoan

2018/12/14

Gaur egun, Guggenheimeko Thannhauser Bildumak Frantziako XIX. mendearen amaierako eta XX. hasierako abangoardiako lanen gaineko ikuspegi garrantzitsua eskaintzen digu, Paul Cézanne, Edgar Degas, Édouard Manet, Vincent van Gogh eta beste zenbait margolarirekin hasita; guztien xedea izan zen artea genero akademikoetatik libratzea, eta guztiek bereganatu zituzten gai eta teknika modernoak. Mendearen bukaeran esperimentu iraultzaileak egin zituzten materialekin eta metodoekin, eta hartara, bidea egin zuten hurrengo mendeko estilo guztiz berriak garatu zitezen, Georges Braque eta Pablo Picasso, beste artisten artean, lehen mailan agertu zirenean.

Erakusketa honetan lehen aldiz dago ikusgai Thannhauser Bilduma ospetsuaren zati garrantzitsu bat New Yorketik kanpo, duela berrogeita hamar urte baino gehiago Guggenheim Museumen kokatu zenetik; sorta honek argiro azpimarratzen du Thannhauser familiaren legatua beren garaiko artearen babesle gisa. Justinek bildumaz esan zuen bezala, ?Estimatzea espero dut. Nire bizitza osoa da?.


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 

Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS