castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Hezkuntza :: Batxilergoa :: Proiektuak

Proiektuak

Proiektu guztietako osagai bi irudimena eta ideiak izaten dira. Osagai hauek erabilita jaio dira urtero ikasturtean aurrera eramaten ditugun proiektuak:

Gerra Zibilaren inguruko informazioa eta lekukoen hitzak bilduz ekin genion ibilbide honi eta gure webgunean duzue denentzat ikusgai jasotako materiala.

Inmigrazioa/Emigrazioa aztertuta atzerrira joandako euskaldunen lekukotasunak jaso eta publikatuta daude webgunean baita penintsulatik edo beste herrialdeetatik Euskal Herrira etorritakoen esperientziak ere.

Berdintasunaren inguruan jasotako lanak, datu bilketa eta antropologia ikuspegitik egindako hausnarketa etorri ziren ondoren, ekologiaren ingurukoak, boluntaritza, energia aurreztuz, osasuna...

Proiektu hauek guztiak aurrera eramateko ilusioa eta lana ezinbestekoak dira, baita irakasleek eta ikasleek osatzen duten  lan-taldea ere. Guztion lanaren emaitza dira urtero-urtero aurrera ateratzen ditugun proiektuak eta jasotakoak zuentzat ikusgai jartzen ditugu.

 


 


 






Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS