castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Hezkuntza :: Lanbide Heziketa :: Berrikuntza proiektuak :: Metodologiak

Metodologiak

Kultura ekintzailea sustatu, URRATS BAT

Urratsbat proiektua Erdi eta Goi mailako 2. ikasturteko Lanbide Heziketako zikloetako ikasleei, Lanbide Heziketako ikasle ohiei, eta lanerako prestakuntzan (FPE) ikasleei zuzenduta dago.

Helburua da gure heziketa zikloetako ikasleen artean ASMO EKINTZAILEAK sortzeko gaitasuna piztuz, LAN AUTONOMOarekiko jarrera positiboa bultzatzea, eta lan finkoarekiko lotura estua haustea. Halaber, izaera ekintzailearen inguruko hausnarketa ernatu nahi dugu, eta parte-hartzaileak motibatu autoenplegua irtenbide pertsonal eta profesional gisa har dezaten. Programa honen garapenerako Azaro Fundazioa-rekin lan egiten dugu. 

IKASENPRESA

Ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Proiektu horren helburuen artean dago enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar). Gainera, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu nahi da ikaslea eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da.

 

Enpresa Simulatua

Administrazioa eta Finantzak heziketa zikloko ikasleek enpresa simulatuaren programa-proiektu hezitzailea dute. Honen helburua ikasleak administrazio eta kudeaketa eremuan trebatzea da, enpresa simulatuen metodologiaren bidez.

Programa honi esker, ikasleek enpresa-kudeaketa eta administrazio-gaitasunak lortzeaz gain, zeharkako gaitasunak ere eskuratzen dituzte: arazoen ebazpena, lanaren antolaketa, ekimena, bezeroaren arreta...

Enpresa simulatua, benetako enpresa bihurtzen da, non ikasleek era simulatuan, fisikoki elkartrukatzen ez diren produktuen merkaturatzeak sortzen dituen prozesu administratiboak txandaka gauzatzen dituzten. Harrera, Salerosketa, Marketing, Kontabilitatea eta Giza Baliabideak sailetako funtzioak eta lanak betetzen dituzte.

Moodle, teleprestakuntzarako plataforma

Moodle ikastaro libreen kudeaketa-sistema da, irakasleei linean ikaskuntza-komunitateak sortzen laguntzen diena. Moodleren egitura eta tresnak klasean on line emateko, eta ikaskuntza presentziala osatzeko aproposak dira. Nabigazio-interfazearen teknologia xaloa, arina eta bateragarria da.

 

Ikaskuntza-agertoki berriak Lanbide Heziketan

Tknikan garatutako proiektua da. Proiektuaren helburua ikaskuntza-agertoki berriak sortuko dituzten proposamen berritzaileak egitea da. Agertoki berri horietan, gurean Lanbide Heziketan diharduten ikasleei enpresa eta gizarte-inguruneak gehien eskatzen dizkieten lanbide eta gizarte-konpetentziak eskuratzeko metodologiarik egokienak garatzen dira. Horretarako, ikasleen ikaskuntza adierazgarria bermatzen duten agertokien sorta bat diseinatu eta probatu behar da. Gaur egun, Administrazio eta Finantzak heziketa zikloko 1 mailako ikasleak metodologia honekin ikasten ari dira eta 2. mailan metodologia hau erabiltzeko edukiak egokitzen gaude. Honez gain, ikasturtean zehar formazio ekintza desberdinak egingo dira irakasleak agertoki horiek prestatzeko kualifikatu daitezen eta horrela ikastetxeak eskaintzen duen beste zikloetan metodologia hau transferitzeko. 


 






Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS