castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Hezkuntza :: Lanbide Heziketa :: Berrikuntza proiektuak :: Nazioartekoak

Nazioartekoak

Europako Life Long Learning ekimenaren atal bat da Leonardo da Vinci programa. Europar Batasunak hezkuntza eta lanbide heziketa mailan espazio Europar bat bultzatzeko sortutakoa. Programak honako proiektu motak ditu bere baitan:

Mugikortasuna

Mugikortasun proiektuen artean prestakuntza zikloetako maila ezberdinetako IKASLEEK lan praktikak atzerrian egiteko dute. IRAKASLEEK herrialde ezberdinetan egonaldiak egiteko aukera dute, bertako irakaskuntza metodologia, esperientzia eta berrikuntzak ezagutzeko. Programa horri VETPRO deritzo eta azken urteetan Lea Artibai Ikastetxeko langileek hurrengoetan parte hartu dute:

Kooperazio proiektuak

2011-2013 ikasturteetan zehar Lea Artibai Ikastetxea Berrikuntza Transferentzia edo TOI (Transfer of Innovation) programaren barruan Your ECVET http://www.your-ecvet.eu/ proiektuan parte hartu du. Proiektuan 14 kidek parte hartu dute Europako 6 herrialde ezberdinetakoak: Holanda, Alemania, Finlandia, Estonia, Eslovenia eta Euskal Herriko bi lanbide heziketako zentro.

Proiektuaren helburua, hainbat lanbide heziketa esparrutan mugikortasunaren bidez lortutako gaitasunen egiaztapena ECVET kreditu sistemaren bidez nola burutu praktikan jartzea izan da, oinarritzat Finlandiako ikastetxeek duten prozesua erabilita.






Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS