castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Hezkuntza :: Lanbide Heziketa :: Berrikuntza proiektuak :: Tknika

Tknika

Tknika EAEko Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroa, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak bultzatutako zentroa da. Ardatz nagusitzat berrikuntza izanik, Tknikak EAEko lanbide-heziketa Europako abangoardian kokatzea lortzeko helburuz egiten du lan egunero.

Sare-lanaren bitartez eta lanbide-heziketako irakasleen inplikazioari esker, munduko eredurik aurreratuenak erreferentetzat dituen zentro honek teknologiaren, prestakuntzaren eta kudeaketaren eremuekin lotura duten berrikuntza-proiektuak garatzen ditu. Hurrengoko proiektutan parte hartu dugu:

(M.E.S. system) Produkzioaren kudeaketa automatizatua

Ikasturteak: 2005-2008

Helburuak nagusia: Heziketa-zikloen barnean produkzioaren kudeaketa automatizatua txertatzea; hain zuzen ere, ezarritako formatuan unitate didaktiko jakin batzuk garatzea, heziketa-ziklo horietako moduluekin zerikusia duen zenbait esparru aztertzeko. Unitate didaktiko horien edukiak HAS-200 zelulan edo antzeko beste batean aplikatzera bideratuko dira.

Argitaratutako materiala: egin klik hemen

Urruneko konexioa SIEMENS automatekin: telemantentzea eta urruneko kontrola

Ikasturteak: 2008-2010

Helburuak nagusia: gestio aukera desberdinak ezagutu, telemantentze eta urruneko kontrola egin, SIEMENS, OMRON, PHOENIX teknologiak erabiliaz. Komunikazio arloan ezagutza tekniko handiagoa lortu eta prozesu automatikoen telemantzea eta urruneko kontrolean.

Argitaratutako materiala: egin klik hemen

Mekanizazio prozesu aurreratuak: Torneaketa, fresaketa eta artezketa

Ikasturteak: 2008-2010

Helburuak nagusia: Transformazio metalmekanikoaren industrian prozesuak hobetzeko interes handia dute. IKTetan, CNCetan eta erremintetan izan diren aurrerapenek prozesuen errendimendua hobetzeko aukera ematen dute. Aurrerapen horiek LHn ematen diren eduki eta zerbitzuak eguneratzeko premia dakarte.

Argitaratutako materiala: egin klik hemen

Prestakuntza tresna: LTD eta Satelite antenak eta seinale banaketa

Ikasturteak: 2008-2010

Helburuak nagusia: Ikasketa guneak eguneratzea eraikuntzetako instalazio singularen ezagutzak lantzeko, TAK ezberdinak ezagutuz eta prestakuntza ziklo gehienetan erabilgarria izanik. Ikasketa guneak garatu beharreko proiektu errealetan oinarrituak egongo dira. Proiektuen bidezko metodologia erabiliz TAK ezagutzak lortzeko prestakuntza programa burutzeko prestakuntza materiala garatzea. IKT erabilerak prestakuntza presentziala eta autoprestakuntza ahalbideratuko ditu, zentroen arteko praktika onen sistema ezartzea gain.

Zentroetako pertsonalaren prestakuntza teknikoa (teknologia berriak) eta metodologikoa (proiektu bidezko metodologikoa) burutu, sarean lan egiteko kultura hedatuz.

Argitaratutako materiala: egin klik hemen

IPv6 didaktikotzea

Ikasturteak: 2009-2010

Helburuak nagusia: Gaur egun erabiltzen den IP teknologia (4 bertsioa) zaharkitua gelditu da eta honen erabilpenean azaldu diren arazoei irtenbide bat emateko IPv6 delako teknologia argitaratu zen duela urte batzuk. Teknologia berri honetan formatzea beharrezkoa ikusten da eta formakuntza horretarako material didaktiko aproposa garatzea izan du helburua.

Argitaratutako materiala: egin klik hemen

 






Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS