castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Enpresak :: Laneratzea :: Lantokiko prestakuntza

Lantokiko prestakuntza

Lantokiko Prestakuntza Lanbide Heziketako ziklo guztietan sartuta dagoen lanbide-modulua da eta prestakuntzarako praktikaldien programa bat burutzen da enpresa batean; ikasleak bere lanbideari berez dagozkion jarduerak burutzeko aukera izaten du.

Modulu hori derrigorrezkoa eta ezinbestekoa da Lanbide Heziketako Erdi-mailako zein Goi-mailako Titulua eskuratu ahal izateko.

Lea Artibai Ikastetxeak Lanbide Heziketako ikasleez gain Langabetuei zuzendutako (LANBIDEko) ikastaroetan ere enpresetan lan praktikak egiteko aukera eskaintzen die.

Lantokietako Formakuntza saioa oso garrantzitsua da heziketa ikuspegitik, izan ere, eskolan ikasitakoa praktikara eramateko ezinbestekoa da. Horrez gain, ikasleei hartzen duten esperientziak lana bilatzeko ere balio die.

Atal honetan enpresen partehartzea behar-beharrezkoa da eta gure helburu nagusietakoa beraiekin etengabeko harremanak izatea da.

Lantokiko Prestakuntza moduluaren helburu nagusia gure ikasleen prestakuntza hobetzea da, ekoizpen-sisteman eta gizartean arrakastarako bermearekin eta egokitzeko denboraldi luzeen beharrik gabe sartzeko gai izan daitezen.

Galde iezaguzu ikasleak zuen enpresan hartzeko aukeraren eta Lanbide Heziketako titulazio eta ikastetxeen eguneratutako katalogoaren araberako prestakuntzarako zikloen eskaintzari buruz.


Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS