castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Informazio orokorra :: Orientazioa eta tutoretza :: Selektibitatea

Selektibitatea

Batxilergotik sartzea

2008ko azaroaren 24ko Estatuko Buletin Ofizialean azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretua argitaratu zen, Espainiako unibertsitate publikoetan graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetara sartzeko baldintzak eta ikasleak onartzeko prozedurak arautzen dituena. Geroago, honako hauek ere argitaratu ziren: maiatzaren 29ko EDU/1434/2009 Agindua, EDU/268/2010 Agindua eta maiatzaren 7ko 558/2010 Errege Dekretua, lehen aipatutako Errege Dekretua aldatzen duena. Bertan zehazten dira unibertsitatera hainbat bidetatik sartzeko prozedurak; bereziki, Batxilergoko titulua duten eta unibertsitatera sartzeko proba egin duten ikasleak sartzeko prozedura.

Proba

Fase bi dauzka: orokorra eta espezifikoa:

Fase orokorra:

Batxilergoa amaitzean ikasleek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egiteko izan beharreko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak dituzten ala ez neurtzea du helburu. Honako azterketa hauek ditu:

Azterketa bakoitzak ordu eta erdi iraungo du.

Azterketa bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean emango zaio. Kalifikazioa izango da azterketa guztietako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa, hiru dezimalekin.

Fase espezifikoa:

borondatezkoa da. Haren helburua da neurtzea ikaslearen ezagutzak eta arrazonatzeko gaitasuna arlo jakin batzuetan, alegia,unibertsitatean egin nahi dituen ikasketekin zerikusia duten arloetan. Fase honekaukera ematen dio ikasleari fase orokorrean lortutako kalifikazioa hobetzeko.Parte espezifikoan ikasle bakoitzak Batxilergoko bigarren mailako modalitateko edozein gai aukera dezake, fase orokorrerako aukeratu duena izan ezik. Gehienez lau gairen azterketak egin ahal izango ditu fase espezifiko honetan. Azterketa bakoitzak ordu eta erdi iraungo du. Gai bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean emango zaio. Nota kontuan hartzeko, ikasleak 5 puntu edo gehiago lortu beharko ditu.

Bigarren hezkuntzako ikastetxearen bidez izena ematen duenean ikasleak adierazi beharko du zein irakasgairen azterketa egingo duen fase orokorrean eta zein irakasgairena fase espezifikoan, bigarren hau eginez gero.

Batxilergoko bigarren mailako modalitateko gai jakin bateko azterketak berdinak izango dira fase orokorrean eta espezifikoan.Bi aukera izango dituzte, eta ikasleak horietatik bat hautatu beharko du. Edozelan ere, aukera itxiak izango dira.

Proba gainditzeko zer behar den

Batxilergoko notaren eta fase orokorreko kalifikazioaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (%60 batxilergoari dagokio eta %40 fase orokorrari) 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak fase orokorrean gutxienez4 puntulortu baditu.

Nota hobetzea

Ikaslea deialdi batean baino gehiagotan aurkeztu ahal izango da fase orokorreko kalifikazioa edo fase espezifikoko gairen bateko kalifikazioa hobetzeko.Azken deialdian lortutako kalifikazioa hartuko da kontuan, betiere aurrekoa baino hobea bada.Fase orokorra gaindituz gero, nota hori gorde egingo zaio ikasleari mugarik gabe; fase espezifikoko notak, berriz, azterketak egin eta hurrengo bi ikasturteetan bakarrik gordeko zaizkio.

Kalifikazioak berrikustea

Ikasleak epaimahaiko presidenteari ariketak berriro zuzentzeko eskaera egin diezaioke, baldin eta ikaslearen ustez ez badira behar bezala ezarri ebaluatzeko irizpide orokorrak eta zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpide espezifikoak. Ikasleak antolaketa-batzordeari ere egin ahal izango dio erreklamazioa; honela egitekotan, bigarren zuzenketa eskatzeko aukera galduko da. Erreklamazioa egiteko epea hiru egun baliodunekoa izango da, kalifikazioa argitaratuko denetik kontatzen hasita.

Erreklamatu diren ariketak berrikusiko dira, atal guztiak ebaluatu direla egiaztatzeko eta ebaluatzeko irizpide orokorren eta zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpide espezifikoen arabera egin dela egiaztatzeko. Horretaz gain, azken kalifikazioa kalkulatzean ez dela akatsik izan konprobatuko da.

Bigarren zuzenketa ez du egingo lehenengo zuzenketa egin duen irakasle berak, ezpada beste irakasle berezitu batek.

Azken emaitza bi zuzenketetan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izango da. Bi zuzenketetako kalifikazioen artean bi puntu edo gehiagoko aldea badago, hirugarren epaimahai batek zuzenduko du berriro azterketa ofizioz. Azken emaitza hiru kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izango da. Hori guztiori, bost egun balioduneko epean egingo da, aurreko puntuan zehaztutako epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita.

Azterketa bi aldiz zuzendu ondoren lortutako emaitza dela-eta ikasleek erreklamazioa egin ahal izango diote antolaketa-batzordeari. Horretarako hiru egun balioduneko epea izango dute, erreklamatuko duten kalifikazioa argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

Zuzenketa eta erreklamazio prozesu osoa amaitu ondoren, ikasleak zuzendutako azterketa ikusteko eskubidea izango du, hamar eguneko epean.

Antolaketa-batzordeak erabakiko ditu erreklamatu diren ariketen azken emaitzak, aurreko puntuetan ezarritakoaren arabera, eta erreklamazioa egin dutenei jakinaraziko dizkie. Erabakiak amaiera emango dio administrazio-bideari.

Unibertsitateko ikasketak egiteko onarpen-nota

Eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa den graduetan, onarpen-nota erabiliko da plazak esleitzeko. Onarpen-nota formula honen arabera kalkulatzen da:

Onarpen-nota = 0,6* BBN + 0,4* FOK + a* O1 + b* O2

BBN = Batxilergoko batez besteko nota

FOK = Fase orokorreko kalifikazioa

O1, O2 = Fase espezifikoan gainditutako gaietako bi kalifikazio onenak

a, b = Fase espezifikoko azterketetako notak haztatzeko parametroak

Parametro hauek, UPV EHUn aurreko koadroetan zehaztutakoak izango dira

 

Goi mailako Heziketa Zikloetatik sartzea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoko 44, 53 eta 65. artikuluetan zehaztutako Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulua, diseinu eta arte plastikoetako goi mailako teknikari titulua, goi mailako kirol teknikari titulua edo baliokidea dutenek ez dute sarrera-probarik egin beharko unibertsitateko graduko ikasketa ofizialetara sartzeko.

Onarpen nota

Maiatzaren 7ko 558/2010 Errege Dekretuaren 7.artikuluaren arabera, eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa den graduko unibertsitate ikasketa ofizialetan sartu ahal izateko, lehen aipatu diren tituluak dituzten ikasleak fase espezifikora aurkeztu ahalko dira onarpen nota hobetzeko. Fase espezifiko hori honako irizpide hauen araberakoa izango da:

a) Ariketetan ebaluatuko diren gaien edukia izango da batxilergoko bigarren mailako modalitateko irakasgaien curriculumerako ezarritakoa.
b) Ikasle bakoitzak gehienez lau ariketa egin ahalko ditu, berak aukeratzen dituenak.
c) Ariketa bakoitzean bi aukera egongo dira eta ikasleak bat aukeratu beharko du.
d) Ariketa bakoitza 0tik 10 puntura bitartean kalifikatuko da, bi zifra dezimalekin. Azterketa gainditzeko gutxienez 5 puntuko kalifikazioa lortu behar da.
e) Unibertsitate publikoek kasuan kasuko onarpen notaren arabera esleituko dituzte plazak. Nota hori behean agertzen den formularen arabera kalkulatuko da eta hiru zifra dezimal izango ditu.

Onarpen nota=ZBN + a*M1 + b*M2

ZBN =Heziketa zikloko batez besteko nota.

M1, M2 =Fase espezifikoan gainditutako proben artetik onarpen nota onena ematen duten kalifikazioak, gehienez bi.

a, b =Fase espezifikoko azterketako notak haztatzeko parametroak.

Parametro hauek, UPV/EHUn, honakoak izango dira:

Plazak esleituko dira lehen ezarritako moduan lortutako onarpen notaren arabera. Edonola ere, plazak esleitzerakoan berdinketarik egonez gero, lehentasuna izango dute egin nahi diren graduko ikasketei dagozkien jakintza arloetara atxikitako tituluak dituzten ikasleek. (EDU/3242/2010 Aginduaren II. eranskina).

 

Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS