castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Hezkuntza :: Batxilergoa :: Proiektuak :: Gerra Zibila

Gerra Zibila

Gerra Zibila lehertu zenaren urteurrena zela eta, gure batxilergoko ikasleei proposatu genien familiarteko pertsona nagusiekin hitz egin eta euren bizipenak jasotzeko. Batzuek beren inguruan bilatu zuten altxorra, beste batzuek familiatik kanpora joan ziren lekukoen bila baina ia guztiek bilatu zuten gerrari buruz hitz egiteko prest zegoen lekukoren bat.

Gauza bera egin genuen batxilergoko irakasle taldearekin. Gerra zibila gaitzat hartuta beraien ikasgaietan ekintza bereziak txertatzea ea posible ikusten zuten aztertzeko esan genien eta beraien inguruan gerra zibila bizi izan zituztenak izanez gero, hauek ziotena jasotzeko.

Irakasle taldea eta ikasleak lanean hasi ziren. Bakoitzak aletxo bat ekarri zuen eta ale horiekin guztiekin zakua osatu dugu, memoriaren zakua. Eskerrik asko zakua osatzeko lanean aritu zareten guztioi.

Gogo handia baduzu osorik irakur dezakezu; presaka baldin bazabiltza zatika; seguruenik, ezagutzen dituzun pasarteak bilatuko dituzu baina ezagutzen ez duzun aleren bat ere, baietz bilatu!

Gerra zibila.pps

Hiru hizkuntzatan egin nahi izan dugu gure ekarpena. Hona hemen ingelesezkoa:

WARS.pdf

Lan hau egiteko erabili dugun dokumentazioa:

  1. Sabino Arana Fundazioa. Abertzaletasunaren agiritegia.
  2. 1937 martxoak 31 Durango, Jon Irazabal Agirre. Liburu honetan idazleak egiten duen eskaintza ekarri nahai izan dugu hona:

Eskaintza: Nire amari Mª Pilar Agirre

1937ko apirilaren 26ko gauean, 6 urte zituela, Mendatako jaiolekutik, Gernikako sugarrek gorritutako zerua ikusi zuena. Urte askoan, nire liburu eta paperak etxeko bazter guztietan sakabanatuak pairatu zituena. 1997ko martxoaren 31n hil zena, Durangoko bonbardaketaren 60. Urteurrenean. Mila esker, naizena zuri zor dizut.

  1. 1937 Los niños vascos evacuados a Francia y Bélgica.
  2. Gerra zibila Euskal herrian.





Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS