castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Hezkuntza :: Batxilergoa :: Proiektuak :: Emigrazioa-inmigrazioa

Emigrazioa-inmigrazioa

Lea Artibai eskualdean inmigrazioak izan duen gorakada abiapuntutzat hartuta landu genuen 2007/2008 ikasturtean emigrazioa-inmigrazioa gaia.

Ezagutzen ez dugunak zalantzak eta beldurrak sortzen dizkigu, eta gehienetan, arrazoirik gabe, ezagutzen ez dugun hori etsai bihurtzen dugu elkarbizitzarako oztopo bilakatuz.

Gure ikas komunitatean poliki-poliki gehitzen ari dira atzerritik etorritako ikasle inmigranteak eta, momentuz, ikasleen artean konfliktorik sortu ez bada ere, elkarbizitzan izaten ditugun jarrerak aztertzerakoan nabaritzen da kanpotik etorritako (kolore, arraza eta kultura desberdinetako) pertsonenganako ikusi ezina.

2007-2008 ikasturtean burutuko dugun proiektu honekin elkarbizitzarako desegokiak diren jarrera horien atzean dauden arrazoiak bilatu eta ezezaguna ezagutuz (konfliktoa sortu eta garatu aurretik) elkarbizitza orekatua lortzeko oinarriak jartzea da gure asmoa.

Batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleek, 8 ikasgaitan landuko dute gaia elkarlanean, horrela, ikasleek egingo dituzten irakurketak, grabazioak edo datu bilketak ikasgai desberdinetan erabiliko dituzte bakoitzean erabakitako edukiak, prozedurak edo ikuspuntuak lantzeko.

Ikasleek egindako zenbait lan hemen dituzue:







Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS