castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Hezkuntza :: Batxilergoa :: Proiektuak :: Berdintasuna

Berdintasuna

Berdintasunaren inguruan sentsibilizatzeko proiektua garatu dugu 2008 2009 ikasturtean. Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna. Horretarako, irakurketak, informazio bilaketa, ikerketa, fikzioa eta iritzia landu ditugu. Guztietatik duzue orrialde honetan irakurtzeko eta lehen aletxoa hauxe, Batxilergo lehenengo mailako neskato batek idatzia:

"Berdintasuna aspaldi lortuta eduki behar genuke, nire ingurunera begiratuz, ordea, ohartzen naiz bide asko egin gabe daukagula. Badakit noski, asko aldatu dela urte hauetan zehar, baina berdintasunaren bidea ez da behar den bezala garatu.

Nire iritziz, berdintasunaren lorpena heziketa berdintsu batekin lortzen da, eta hau ez eskolan bakarrik, etxean ere landu egin behar da, beraz antzinako pentsaera kentzea zailago suertatuko dela uste dut, oraindik etxe askotan ez baita berdintasunera iritsi.

Horregatik, berdintasuna familia guztiak, eta ez bakarrik haurrak, ikasi behar duen kontzeptu bat dela uste dut. Ez baitago arrazoi zientifikorik emakumeak eta gizonak desberdinak garela adieraz dezakeenik. Egia da, bestalde, fisikoki gizon bat emakume bat baino indartsuagoa izan daitekeela, baina horrek ez du baldintzatzen emakumearen askapena gizartean, bai eskolan eta bai lanean behar diren gaitasun guztiak baititu.

Eta honekin batera, homosexualen berdintasuna ere aldarrikatzen dut, horren atzean ez baitago gaixotasunik ezta beste ezer ere. Homosexuala den pertsona batek, beste edozeinek bezalako gaitasunak dituelako, beraz, besteak bezalakoa dela uste dut."


Hona hemen horren inguruan gure ikasleek egindako lan batzuk:






Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS