castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Hezkuntza :: Lanbide Heziketa :: Berrikuntza proiektuak :: Gure Proiektuak

Gure Proiektuak

Enpresetako eta Lea Artibai Ikastetxeko arduradunek garbi daukagu elkarlan dinamika lantzen jarraitu beharra dagoela, bidea eginez, eta haratago helduz.

Lanbide Heziketako ikastetxe bat ekipamentu aldetik ondo osatuta dagoenean, eta irakasleek ezagutza aldetik eguneratuta mantendu eta proiektu berritzaileetan lan egiteko predisposizioa agertzen dutenean, enpresetako teknikari eta langileek eguneroko lanak gain hartuta aurrera eraman ezin ditzaketen ikerketa lanak aurrera eramateko aukera zabaltzen da.

Era honetan, proiektu interesgarri eta pisuzkoak topatuz gero, Erakundeen babesarekin batera, Lanbide Heziketako ikastetxeok joka dezakegun paper berri eta aberasgarri bat agertzen da: Enpresa-Erakunde-Ikastetxe arteko proiektuak aurrera eramatearena.

Ildo honetan, dagoeneko Lea Artibai Ikastetxeak Leartiker izeneko jarduera propioa du.  Elikagaien teknologia eta Polimeroen teknologia lantzen dugu. Baina ikastetxean beste hainbat teknologia ditugu eta prest gaude lanerako. Hauek dira gure proiektuak:

 

  Leartiker    3. urtea   Lean Eskola

                     

 

 






Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS