castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Hezkuntza :: Lanbide Heziketa :: Berrikuntza proiektuak :: Hetel

Hetel

HETEL Gizarte-ekimenezko lanbide-heziketako ikastetxeen Elkartea da eta Euskal Herriko eskualde guztietan dago sustraiturik. Elkartea 1987.an sortu zen Lanbide Heziketa sustatu eta hobetzeko.

SHARE elkarkidetzako proiektu bat da. Proiektu horretan HETEL elkarteko zortzi ikastetxek hartzen dute parte, eta IKT tresnak erabiltzen dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan. Proiektua goi mailako zikloko ikasleekin eramango da aurrera.

Proiektu honetan parte hartzen duten ikasleek hainbat egoitza −ikastetxeak− dituen enpresa baten sare korporatiboa garatzen dute. Bai ikasleek bai irakasleek oso modu positiboan baloratu dute proiektua.






Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS