castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Hezkuntza :: Lanbide Heziketa :: Hezkuntza eskaintza :: Erdi maila

Erdi maila

Sartzeko baldintzak

Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko, baldintza hauetako bat bete beharko da:

a) Gutxienez titulu hauetako bat izatea:

1.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua, betiere ikasleak Derrigorrezko Bigarren  Hezkuntzaren amaierako ebaluazioa gaindituta badu irakaskuntza aplikatuen aukeraren bidez.
2.- Oinarrizko lanbide-titulua.
3.- Batxiler-titulua.
4.- Unibertsitateko titulu bat.
5.- Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua.

b) Hasierako Lanbide Kualifikazioaren Programa baten derrigorrezko moduluak gaindituta izatea

c) Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria edukitzea.

d) Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaro bat gainditu izana.

e) Hezkuntza Administrazioak ezarritako irizpideen araberako sarbide-proba bat gainditu izana, edo hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

f) Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko lehen bi mailen multzoan gehienez ere bi ikasgai gainditu Gabe

g) Ertainen erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren maila.

h) Unibertsitate-orientazioko edo unibertsitate aurreko kurtsoa.

i) Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen irakaskuntzetatik 1963ko planeko hirugarren maila edo komunen bigarren maila esperimentala

Gainera, erdi-mailako heziketa-zikloetarako plaza-eskaera eskaintza baino handiagoa bada, hezkuntza-administrazioek ikastetxean onartua izateko prozedurak ezarri ahalko dituzte.

Ikasketak amaitzerakoan ikasleak TEKNIKO titulua jasoko du.

Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Lana egin:

Ikasten jarraitu:






Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS