castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Hezkuntza :: Lanbide Heziketa :: Berrikuntza proiektuak :: Txandakako formazioa (HEZIBI)

Txandakako formazioa (HEZIBI)

2012-2013 ikasturtean abian jarri zen berrikuntza proiektua da Txandakako formazioa. Hezkuntza eredu honek ikasketa prozesuen atal bat enpresen eskuetan jartzen du, ikaslearen hezkuntza prozesuko atal garrantzitsu enpresa bihurtuz. Ikastetxeko eta lan lekuko hezkuntza lotzea ahalbidetzen du, konpetentzia tekniko eta baita zeharkako edo sozialak ere barneratuz. Era berean, gazteen prestakuntza eta lana partekatzea errazten du, enpresei epe laburrean beharrezkoa duten langilea beraien eguneroko lanerako prestatzea ere ahalbidetuz.

Txandakako formazioan aukera ezberdinen artean HEZIBI proiektua dago, izenak berak dioen bezala bi modura hezteko era izanik: ikastetxean eta enpresan.

Ezaugarri nagusiak hurrengoak dira:

2014-2015 ikasturtean Lea Artibai Ikastetxeko 2. mailako 12 ikaslek Lanbide Heziketa DUAL-ean ikasten ari dira, HEZIBI programaren barruan. 8 enpresatan daude ikasleak horrela banaturik:

·Cikautxo, S. COOP. (2 ikasle): Telekomunikazio eta informatika sistemak zikloko Alexander Chica eta Administrazio eta Finantzak zikloko Nagore Sustaeta

·Eika S.Coop (2 ikasle): Beroa sortzeko instalazioak zikloko Oier Idigoras eta Administrazio eta Finantzak zikloko Alazne Egurrola

·Kautenik, S.L. (ikasle 1): Mantentze lan elektromekanikoko Joseba Antia

·Mecanizados y Mandrinados Mancisidor S.L (ikasle 1): Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa zikloko Aitor Elorriaga

·Launik Máquinas Especiales S.L (ikasle 1): Automatizazioa eta Robotica Industriala zikloko Arkaitz Davila

·Artadi Alimentación S.L. (ikasle 1): Elikagaien industriako prozesuak eta kalitatea zikloko Itziar Beristain

·Microdeco INN AIE (ikasle 1): Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa zikloko Mikel Taboada

·Lea Artibai Ikastetxea S.Coop (3 ikasle): Elikagaien industriako prozesuak eta kalitatea zikloko Ane Quintanilla eta Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa zikloko Jon Fernandez eta Gorka Ansola.

  






Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS