castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Hezkuntza :: Batxilergoa :: Proiektuak :: Garraio eta mugikortasun jasangarria

Garraio eta mugikortasun jasangarria

Batxilergoak urteko egiten du proiektua lehen mailako ikasleekin, ikasgai desberdinetatik gaiaren inguruan lan bat eginez eta bide batez konpetentzia desberdinak landuz; hala nola: ikasten ikasteko konpetentzia, talde lana, egoki komunikatzea, informazioa zuzen tratatzea, teknologia digitala garatzeko konpetentzia eta pentsamendu kritikoa.

Bide honetatik ikasleak gizartean kezka diren gaien inguruan hausnarketarako bidean jartzen ditugu eta ikasgai bakoitzean teoriatik haratako lan berritzaileak egiten dira.

2012-2013 ikasturteko proiektua garraio eta mugikortasun jasangarria izenekoa da. Datozen belaunaldiei begira, ezinbestekotzat jotzen da mugikortasun jasangarriaren kultura zabaltzea. Horretarako gai honen inguruan egindako hausnarketak oso positiboak izango dira. Beti ere kontuan izanik -etorkizun jasangarria lortzeko biderik argiena gure gazteen hezkuntzan dagoela. Filosofia horrekin planteatzen da proiektu hau.

Hona hemen ikasleek egindako lanak.






Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS