castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu

Lehen Job Lab

LEHEN JOB LAB proiektua Europako Gizarte Funtsaren finantzazio partekatuan 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren, tarte auotonomikoan, esparruan kokatzen da, Lea-Artibai eskualdeko eta inguruko persona inaktiboen laneratzea hobetzeko.

Baldintza, 16 eta 29 urte bitarteko langabetua izatea eta Sistema de Garantia Juvenil-en izena emanda egotea da eta ondoko helburuak ditu: 

  • Proiektua bukatu ondoren parte hartzaileen laneratzea %80koa izatea
  • Laneratzen ez diren parte hartzaileak lan mundurako bidea erraztuko  dien formazio programetara bideratzea
  • Parte hartzaileen %40 gutxienez emakumeak izatea

2016ko apiriletik 2018ko abendura bitartean Lehen Job Lab proiektuan 9 operazio hasi eta bukatu dira.

Zeharkako konpetentziak norbereganatzeko 4 edizio izan ditugu martxan eta bertan coaching-aren bitartez parte hartzaileekin bizitzako eta lan munduko erronkei aurre egiten laguntzeko tresnak landu dira.

Training action izeneko operazioaren 2 edizio izan dira eta zeharkako konpetentziak lantzeko klase orduez gain, parte hartzaileek 9 hilabeteko kontratua izan dute mekanika alorreko ezagutzak sakondu eta enpresentzat lanak eginez euren gaitasun teknikoak hobetzeko.

Innovation and entrepreneurship lab operazioaren 3 edizio eman dira. Atal honetan Azaro Fundazioak berrikuntza teknikariak trebatu ditu eta 9 hilabeteko kontratuekin parte hartzaileak enpresetan burutu dituzte euren proiektuak.

Parte hartzaileen gehiengoa Lea-Artibai eskualdekoa izan da eta bi urte eta erdi ondoren emaitzak hauexek izan dira: 75 parte hartzailetik 27 izan dira emakumeak, hau da %36a. Guztietatik %51a laneratu dira proiektua bukatzean eta %21ak proiektua bukatu ondoren ikasten jarraitzeko hautua egin du.

 

 

Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS