castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Informazio orokorra :: Gure konpromisoak :: Laneko Arriskuen Prebentzioa :: Erakusketa iraunkorra

Erakusketa iraunkorra

Euskal gizartean, oro har, eta lan-arloan, bereziki, prebentzio-kultura handiagoren ezarpena poliki-poliki ari da aurrera egiten. Zentsu honetan, ezinbestekoa da kontzientziatze- eta sentikortze-lanetan urratsak ematen jarraitzea, oraindik bide luzea baitago egiteke.

Zentzsu honetan urtean daramagu LEA ARTIBAI IKASTETXE gisa geure ekarpena egin nahian PREBENTZIO-KULTURAREN SUSTAPENEAN, eta, Euskal Administrazio zein erakunde ezberdinekin zenbait proiektu garatu ditugu jadanik, formatu ezberdinetako material ezberdinak garatu eta argitaratuz.

Oraingoan, beste urrats bat eman dugu LANEKO SEGURTASUNA ETA OSASUNAren inguruko ERAKUSKETA IRAUNKORRA abian jarriz. Bertan, besteak beste, urteetan argitaratutako material guztia egongo da ikusgai, formatu handiko kartelen bilduma, sektore ezberdinetako arriskuei dagozkien norbanakoa babesteko ekipoekin jantzitako manikiak, berariazko biblioteka, eta abar.

Egitasmo hau ez dago LEA ARTIBAI IKASTETXEKO ikasleei zuzendura bakarrik, izan ere, inguruko ikastetxe zein enpresekin harremanetan jarri eta bisita gidatuak abian jartzeko asmoa ere baitaukagu

ZABAL DEZAGUN PREBENTZIOAREN KULTURA!!

Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS