castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Hezkuntza :: Ikastaroak-Etengabeko Prestakuntza

Ikastaroak-Etengabeko Prestakuntza

Hezkuntza gure trebetasun sozial, emozional eta ezagutzaren garapenerako prozesu jarraikorra da. Ezerk ez digu prestaketa onak eta etengabeko ikasketek beste ate irekitzen eremu pertsonalean zein laboralean. Bizitzan zehar etengabe hezteko beharrizanaren kontzientzia da hemen azpimarratu nahi duguna, hori baita gure ardatza: inguratzen gaituen mundu aldakor honetan moldatzeko tresnarik onena hezkuntza dela deritzogu.

Enpresekiko harreman estuan ezberdintzen da Etengabeko Prestakuntza Lea Artibai Ikastetxean. Urtetik urtera, gero eta espezilizatuagoak diren eta eskaeraren arabera diseinatutako ikastaroak eskaintzen dira, helburua enpresen beharrizanetara moldatzea izanik.

Langile guztientzako da beharrezkoa Etengabeko Prestakuntza, bizitza guztian zehar heztea, merkatuko konpetitibitatea ez galtzeko batik bat.

Horrez gain, langabetuentzako kurtso espezializatuen eskaintza zabala daukagu. Lanbidek %100ean ordaindutako ikastaroak dira, eta formazioaz aparte enpresetan praktikak egiteko aukera ematen zaie parte hartzaileei, bereganatutako ezagutzan praktikan jarri eta lan merkaturako atea zabaltzeko asmoz. 

 

  • Fabrikazio mekanikoa
  • Plastiko eta Kautxoa
  • Fundizioa
  • Elektrizitate-Elektronika
  • Mantenimentua
  • Elikagaien Industria
  • Hotza eta Beroaren industria
  • Energia berriztagarriak
  • Lan Arriskuen Prebentzioa
  • Osasungintza
  •  Zaintza Teknologikoa
  •  Kalitatea
  •  Giza baliabideak
  •  Administrazio Teknikak
  •  Informatika
  •  Metrologia
  •  Diseinua
  •  Automatismoak

 






Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS