castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Informazio orokorra :: Nortzuk gara

Nortzuk gara

Misioa

Bere inguruaren agente garatzailea nahi du izan Lea Artibai Ikastetxeak, bere bezeroei kalitatezko prestakuntza eskainiz eta horretarako beharrezko diren harremanak mantenduz inguruko enpresa sarearekin eta erakundeekin. Gizarte ekimenezko erakundea gara, langileen partaidetzan eta hauen eta oro har ingurunearen bizi kalitateaz konprometitua.

Historia

1970reko hamarkadaren hasieran, Lanbide Heziketan Bigarren Mailako ikasketak sustatzeko premiak bildu eta lanean jarri zituen Lea-Artibai eskualdeko udalak, Bilboko Gotzaitegia eta Mondragon Kooperatiba Taldea. Urte batzuk egin zituzten elkarrizketan eta antolaketa lanean, eta horren ondorioz, Lea Artibai Kooperatibak ordura artekoa baino maila handiagoko ikasketak osatu eta banatzeko ardura bere gain hartu zuen. Horrela, Uriarte-Esperanza familiak bultzatu eta Bilboko Gotzaitegiak kudeatuta 1950etik 1976ra bitartean, Parrokiko Eskolaren ardurapean egondako eskola ordezkatu zuen. Izan ere, 1976an, Lanbide Heziketako Bigarren Mailako Ikasketak bereganatzean sortutako gastuak erabat kitatu gabe, Gotzaitegiak berak erabaki zuen, aurrerantzean, eskolaren etorkizuna Kooperatibaren esku uztea.

Ondoren, Lea Artibai Irakaskuntzarako Kooperatiba Elkartea osatu zen (1976/03/06) eta Lan Ministeritzako Kooperatiben erregistroan inskribatu zuten 21542 zenbakiarekin. Eskualdeko 595 kidez osatutako elkarteak Markinan bilatu zuen bere kokalekua, Xemein etorbideko 19an, Patrokua etxean. Hauxe izan zen eskualdearen garapenerako lehen pausoa, hain zuzen ere, 1974an eskualdeko giza-emakumeen kezkei erantzunez Lankide Aurrezkiak, ikerketa sozio-ekonomikoa egin ondoren, lan monografikoa argitaratu zuen Markina eta inguruneko analisia eta garapenerako aurrikuspenak, 1974ko uztaila; bertan jasotako datuen arabera eskualdea behea jota ikus zitekeen; garapen plana aurrera ateratzea ezinbestekotzat jotzen zen eta guztien elkarlanarekin eskuragarria.

Hori dela eta, Lea Artibai Irakaskuntzarako Kooperatiba garapenerako elkarte gisa sortu zen, industriari erabat lotuta, eskualdeko giza-emakumeak kulturaz eta lanbide ezberdinetarako gaitasunez jazteko asmoarekin, beti ere, eskualdeko garapen industrialak eskatzen zuenari erantzunez.

Lea Artibai Irakaskuntzarako Kooperatiba errealitate bihurtu zen, Markinan Lea Artibai Lanbide Heziketa Ikastetxea eraiki zenean, Lanbide Heziketako lehen eta bigarren mailako ikasketak eskualde osoarentzat banatzen hastean. Giza-intereseko kategoria eman zion 1977/1216 Errege Dekretuak. Eskualdeko Lanbide Heziketa Ikastetxea Markinan eraikitzeko arrazoiak honako hauek izan ziren, batetik Bizkaiko Gotzaitegiak eta Lanbide Aurrezkiak eraikinarentzako lurrak doain utzi zituzten eta, bestetik hogei urte zeramatzan lanean, Markinan, Parrokiaren Lanbide Heziketa Ikastetxeak.

Egun, MONDRAGON taldeko parte da Lea Artibai Ikastetxea eta Eusko Jaurlaritzaren Justicia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak

Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS