castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Informazio orokorra :: Zerbitzuak

Zerbitzuak

Lea Artibai Ikastetxeak eskaintzen dituen zerbitzu osagarriak dira, besteak beste, jantokia, egotetxea, garraioa, liburutegia eta empresa aretoa.

Jantokia

Ikastetxeak jangela handi bat dauka, ikasleek baldintzarik onenetan jan dezaten. AUZO-LAGUN enpresak dituen elikadura irizpideak jarraituz menu aukera zabala daukagu. Janaria Self service eran banatzen da eta 2. batxilergoko ikasleek laguntzen dute jantokian.

Egotetxea

Egotetxea: Ikasketak erraztasun osoz burutzeko 22 gelaz osatutako egotetxea du ikastetxeak. Hau da, 44 ikaslerentzako lekua daukagu. Egotetxeak honako instalazioak ditu: bideoa, telebista, egongela, ordenagailu gela eta kafetegia.

Garraioa

Garraioa: Ikastetxea bera arduratzen da ikasleen garraio zerbitzuaz. 140 ikasle iristen dira egunero ikastetxera autobusez Deba, Mutriku, Ondarroa, Berriatua, Lekeitio eta inguruetatik, Gernika eta Munitibarretik.

Liburutegia

Goizetan 8:00retatik 13:00ak arte egoten da zabalik, arratsaldeetan, ordea, 14:00tik 19:00ak bitartean.

Enpresa aretoa

Lea Artibai Ikastetxeak era guztietako gela eta aretoz osatuta dago bertan mota guztietako ekitaldiak ospatu ahal izateko, gainera, Lea Artibaiko guztientzako dira eskuragarri. Horien artean enpresen aretoa aurkitzen da, 106 eserlekuz osatua, klimatizatuta, bapateko itzulpenak egiten dituen ekipoarekin, bideokonferentziak egitekoa eta DVD, bideo proiektore eta bideo batez osatutako ikus-entzunezko ekipoa hartzen ditu bere barnean.



Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS