
ongi etorri > berriak >
[2010/03/09]
Historia Garaikidearen barnean Espainiako Gerra Zibilak bere lekua du eta ikasgelako azalpenak bizipenekin uztartzeko bisita izan da Gernikara egindakoa.
Hiru galdera nagusiren inguruan garatu da bisita:
Zer da bakea?
Zer gertatu zen Gernikan bakerik ez zegoen une hartan, Espainiako Gerra Zibilean?
Zer gertatzen da gaur egun munduan bakearekin?
Erantzunak, hotsetan, irudietan, hitzetan ematen dira. Bakoitzak dakienaren, entzundakoaren eta sentitutakoaren arabera osatzen du bere baitan pasarte historiko gogor haren esperientzia.


