
ongi etorri > berriak >
[2010/07/09]
Elikagaien Industriak atalean Lanbide erakundearen laguntzaz antolatu da Desarrollo e Innovación de Alimentos ikastaroa. Behin ikastaroa amaitu ostean, Lan Praktikak egin behar dira espezialitateari dagokion lanerako lekuan eta Etxahun Unzuetak Mugaritz Jatetxean du horretarako aukera.
Mugaritz jatetxea munduko bosgarren jatetxerik onena bezala izendatu berri du ?The San Pellegrino World?s 50 Best Restaurants? sariketako 2010eko azken ekitaldian (http://www.theworlds50best.com/awards/1-50-winners/).
Mugaritz jatetxean mundu guztiko profesionalekin arituko da Etxahun Unzueta bere praktikaldia burutzen, goi mailako sukaldariatza arloko ikerketa alorrean.
Elikagaiaren arloak duen potentzialtasunaren erakusgarritzat jo ditzakegu praktikaldi hauek; Ikerkuntza, Garapena eta Berrikuntzak (I+G+b) sektore industrialetaz gain beste hainbat esparru ere hartzen dituela erakutsiz.
?Mugaritz? izena Muga eta Haritza hitzen arteko loturatik datorren emaitza omen da, jatetxea kokatuta dagoen lekua isladatu nahi duelarik. Geure mugak gainditzeko gai bagara, gure ikasleek mugarik izango ez dutenaren adierazgarri izan daiteke, doazen tokira doazela, haritzak bezain sendo errotu eta bere fruituak eman ditzaten.
