
ongi etorri > berriak >
[2011/12/13]
Biboko Arte Ederren Museoan ikusgai dauden 130 lanen errepasoa egin dute. Horien artean hiri-ikuspegi ospetsuak, giza figurak, paisaiak eta frutetan oinarritutako konposizioak, azpimarra litezke baita familia erretratuak eta barne sentimenduak adierazten dituzten lanak ere.
Antonio Lopez margolariak oso modu pertsonalean erabiltzen du argia eta ikusezina dena ikusgarria denaren bitartez iradokitzen eta azaltzen du; eguneroko gaiak inguruko errealitatean bilatu, astiro hausnartu eta erretratuaren bidez edo paisaien bidez erakusten ditu.


