lea artibai ikastetxea

lea artibai ikastetxea

ongi etorri > berriak >

Prestakuntza Zikloak, Lizentziaturak eta Gradu Ikasketak ikasle ohien eskutik

[2012/02/03]

Prestakuntza Ziklokoko ikasleek bereziki azpimarratu zuten ikasketa praktikoak direla eta Batxilergoan baino teoria gutxiago eta praktika gehiago izaten dutela euren ikasketetan. Laster praktikak egitera joango dira enpresetara eta dagoeneko badituzte aurrera begira proiektu batzuek beka bidez praktikak luzatzeko eta prestakuntza hobetzeko

Ikasketak bukatu eta berehala hasi zen lanean Uxue (erizaina) ordezkapenak egiten eta tartean hutsuneekin baina lanean dihardu ia etenik gabe, Enekok Matematikako ikasketen inguruko azalpenak eman zituen, "ikasi ikasi behar da baino... gogoa izanez gero, dena da posible", Jokin pozik Heziketa Fisikoko Lizentziaturan, denera iristen da eta izugarri nekatu gabe eta Maider eraikinei neurria hartuz, materialak ezagutuz eta eraikuntzarako jakin beharreko ezagutzak eskuratzen, "lana egin behar da baina posible da ikasketak aurrera ateratzea" zioen.

Mikel Ibarrolak Erregulazio Sistemen inguruko argibideak eman zituen eta Fabrikazio Mekanikoaz hitz egiteko talde handia elkartu zen, Jokin, Andoni eta Mikel. Bakoitzak bere esperientzia kontatu zuen eta bigarren mailako ikasleak ixilik dena entzuten.

Jada ireki da selektibitateko aurreinskripzioa egiteko tartea, baita Euskal Herriko Unibertsitateko Graduetan aurrematrikula egitekoa ere. Beraz, erabakiak hartzen hasteko ordua da.

Lea Artibai Ikastetxea · Xemein Etorbidea 19 · 48270 Markina-Xemein
Tel 946169002 · Fax 946169160 · Email info@leartik.com