lea artibai ikastetxea

lea artibai ikastetxea

ongi etorri > berriak >

Talde lanaz elkar ezagutzeko saioa lehen egunean AFn

[2012/09/12]

Arrautza, kartulina, haria, guraizeak, ..... materiala banatu zaio talde bakoitzari, guztiei material berdina. Guztiek osatu dute parakaidasa, arrautzari lotu eta jaurtitzeko prestatu dute. Helburua: 8 metrotik arrautza jaurti eta lurrera osorik iristea. Proba gainditzeko gauza asko izan behar dira kontutan, arrautzaren pisua, arrautzari aidean eusteko parakaidasen neurria, parakaidasen ziurtasuna, ....

Lanak amaitu eta Berrikuntza guneko hirugarren solairura igo dira, talde bakoitzak jaurti du bere arrautza eta .... bat iritsi da osorik lurrera. Denarekin asmatu duena talde bat, motz edo luze gelditu direnak beste guztiak... Hala ere, hasierako helburua denek bete dute, elkarlana egin dute, talde lana egin dute, elkarrekin komunikatu egin dira eta hemendik aurrera egunero elkarrekin jarraitzeko hobeto ezagutzen dute elkar.

Lea Artibai Ikastetxea · Xemein Etorbidea 19 · 48270 Markina-Xemein
Tel 946169002 · Fax 946169160 · Email info@leartik.com