
ongi etorri > ikastetxea >
Misioa
Bere inguruaren agente garatzailea nahi du izan Lea Artibai Ikastetxeak, bere bezeroei kalitatezko prestakuntza eskainiz eta horretarako beharrezko diren harremanak mantenduz inguruko enpresa sarearekin eta erakundeekin. Gizarte ekimenezko erakundea gara, langileen partaidetzan eta hauen eta oro har ingurunearen bizi kalitateaz konprometitua.
- Garatzailea izateak eraginkorra izan nahian hartzen du zentzua, beti ere izaera propioduna, eta erabakiak geure baitan hartzeko ahalmenaz. Nahi hori, jokabidea da, jarrera, inguruaren garapenaren, barne indarren eta aukeren arabera egokitu beharrekoa.
- Bezeroak: Lea Artibai Ikastetxearen bezero dira ikasleak, gurasoak, enpresak, erakundeak, langabetuak eta sustatzaileak.
- Ingurua: Lea Artibai eskualdean eta inguruko zonaldeetan dugu inguru-hurbilaren muga. Euskal Herrian errotutako proiektua da, beraz, Lea Artibai Ikastetxea, euskalduna ezinbestez eta bokazioz.
- Eskaintzaren eta aktibitateen singulartasunak eta eguneratze teknologikoaren beharrek ostera, beste eremu geografiko batzuetara garamatzate.
- Kalitatezko Prestakuntza: Pertsonen heziketa eta prestakuntza egokiari zuzendua.Heziketa integrala eta trebakuntza tekniko-profesionala, egun lan munduak eskatzen duen ikasle profilaren araberakoa, ditugu helburu gure prestakuntza eskaintzan, horretarako irakasle profila eta irakaskuntza metodologia bezeroen beharrizanetara egokituz.
- Harremanak inguruko erakundeekin eta enpresa sarearekin: Ezinbestekoa zaigu kalitatezko prestakuntza eskaintzeko. Harreman hauek gauzatu daitezen, enpresan egonaldiak burutu, zerbitzu teknikoak eskaini, ikerketa proiektuak landu edo eta enpresa proiektuak bultzatzen ditugu. Era honetara, prestakuntza eskaintza konpetitibo bat ahalbideratzen dugu eta ikastetxearen eta bere eskaintzaren eguneratze teknologikoa bermatzen. Gainera jarduera hauekin gure inguruan erreferentzialtasuna sendotzen dugu ingurunearen eraldaketan ekarpen baliotsuak egiten ditugun heinean