
ongi etorri > ikastetxea >
Hizkuntza politika
Nabarmenki adierazi da Lea Artibai Ikastetxeko azken Hausnarketa Estrategikoetan, bere misioan espreski, inguruarekiko konpromisoa:
- Ingurua: Lea Artibai eskualdean eta inguruko zonaldeetan dugu inguru-hurbilaren muga. Euskal Herrian errotutako proiektua da, beraz, Lea Artibai Ikastetxea, euskalduna ezinbestez eta bokazioz.
- Eskaintzaren eta aktibitateen singulartasunak eta eguneratze teknologikoaren beharrek ostera, beste eremu geografiko batzuetara garamatzate.
Honen ondorio argia dira, beraz:
- Barne harremanak, dokumentazioa, bilerak, errotulazioa eta lan-tresnak euskaraz eskaintzea, hizkuntza paisaia geure eskualdeari dagokiona bihurtuz, hau da, erabat euskalduna.
- Jarduera akademikoari dagokionez:
- Euskarari bultzada arlo teknologikoetan eta enpresa munduan. Lan mundua euskalduntzeko ekarpena egin, gure ikasle denek bere jarduera egokien euskaraz burutuko dutela ziurtatuz.
- Enpresa munduak, batez ere arlo batzutan, ezinbestekoa duten gaztelerako hizkuntza-konpetentzia ziurtatzea gure ikasleengan.
- Ingeleran gutxieneko konpetentzia ziurtatzea.
- Eta, horren ondorioz:
- Euskera proposatzen da hizkuntza nagusitzat Ikastetxearen araututako eskaintza guztietan.
- Gazteleraz ere emango lirateke gai batzuk (teknologiaren arabera).
- Ingelera teknikoa emango genuke jarduera guztietan eta Lanbide Heziketan zein Ingeniaritzako eskaintza osoan, gutxieneko ikasgai edo modulu kopuru bat.
Bide honetan, konpromiso zehatzak hartu dira euskara bultzatzeko arloan jardun diren kanpoko erakundeekin: Kontseilua, bai euskarari zertifikazioa lortuz, Leartibai euskarari eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Hizkuntza Normalkuntza Proiektuen bidez.
Bai euskarari zertifikazioa (LOGOA)